Orioko Herri Ikastolako LH 3-ko ikasleak gara eta hau gure gelako bloga da. Urtean zehar egingo ditugun zenbait jardueren berri emango dizuegu hemen. Ea gustukoa duzuen!
Ikasturtea amaitzear den honetan, eginiko irteeren eta gelako proiektu ezberdinen argazkiak pilatuak genituenez, bideo hauen bitartez eskeintzen dizkizuegu guztiak, honako atalean. Zenbat lan egin dugun eta zenbat gozatu dugun irteeretan aurtengoan! Ea datorrena ere hau bezalakoa edo hobea den!
Zatiketak lantzen jardun garenez, hona hemen horiek lantzen jarraitzeko jolasak. Biderketak errepasatzen jarraitzeko eta buruzko kalkulurako ere jolasen bat edo beste jartzen dizkizuegu. Ikas dezatela jolastuz eta gozatuz!
Oraingo honetan, heziketa fisikoko saioetan urtero lantzen diren dantzetako bi jartzen dizkizuegu ikusgai, Katadera eta Txulalai dantzak alegia. Begira nola mugitzen dituzten ipurdiak gure ikasleek!