viernes, 13 de noviembre de 2015

EGIPTORA BIDAIATUZ...

Txanelako bigarren unitatean murgilduta gaude eta Egiptori buruz hainbat eta hainbat kontu ikasten gabiltza.
Proiektu eder bat ere sortzen goaz eta honekin batera, bertako lan ohiturak, historia eta hainbat informazio pilatzen goaz. Pentsa, egipziarrez idazten ere ikasten hari gara!! Hona hemen egipziarren alfabetoa, nola deitzen zaio?


Laster izango duzue gure proiektuaren berri! Egon adi!

miércoles, 28 de octubre de 2015

LEHENENGO UNITATEKO PROIEKTUA "NIRE TXOKO KUTTUNA"

Hemen duzue proiektua egiten jardun direneko eta amaitu duteneko argazkiekin osatutako bideotxoa. Ea zuen gustukoa den!

martes, 13 de octubre de 2015

EUSKAL HERRIA

Dakizuen bezala, gai honetan gure herria lantzen gabiltza, baina gure herria kokatzerako orduan, Euskal Herrian kokatu behar gara, bertako probintzia eta hiriburuak ezagutu eta Orio non kokatzen dugun ikasiz. Horregatik, Euskal Herriko mapa ikasten hasiak garenez, jolasten ikasteko, ondorengo jolasak jarriko ditugu.



EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK KOKATZEKO JARDUERAK

EUSKAL HERRIKO PROBINTZIA ETA HIRIBURUAK KOKATZEKO JARDUERAK

EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK LANTZEKO GURUTZEGRAMAK


miércoles, 30 de septiembre de 2015

MATEMATIKAKO BIDERKETAK LANTZEKO JOLASAK

Matematikan aurtengo hasiera honetan biderkaketa taulak menderatu beharko ditugunez, hemen jartzen dizkizuegu horiek lantzeko jolas batzuk.
Ea jolas hauekin biderkaketak ikastea helburu dugun honetan jolasten ikasten dugun! Gozatu ezazue!

BIDERKETAK 1 (Taulak banaka landu daitezke jolas honetan. Adib: 2-ko taula)

BIDERKETAK 2 (Biderketak lantzeko beste modu bat izango da jolas honek emango diguna, emaitza eta zenbaki bat ematen baitigu eta guk tarteko zenbakia asmatu beharko dugu.

BIDERKETAK 3 (Jolas honetan biderketak nahastuta galdetzen dizkigu, ondo erantzunez labirinto baten irteerara iritsiko garelarik)

LH 3.maila ere martxan daaa!

Ikasturtea hasi berri dugu eta lanean gabiltza jadanik jo eta su. Pixkanaka jolas, informazio edo argazki ugari sartuz joango gara, beti ere lantzen goazen gaiaren arabera.
Beraz, bloga prest dugu eta zuen iruzkinak entzuteko ere prest gaude!
Animo eta ekin diezaiogun lanari!