sábado, 11 de junio de 2016

URTEAN ZEHAR EGINIKO PROIEKTU ETA IRTEEREN ARGAZKIAK

Ikasturtea amaitzear den honetan, eginiko irteeren eta gelako proiektu ezberdinen argazkiak pilatuak genituenez, bideo hauen bitartez eskeintzen dizkizuegu guztiak, honako atalean. Zenbat lan egin dugun eta zenbat gozatu dugun irteeretan aurtengoan! Ea datorrena ere hau bezalakoa edo hobea den!

Oporraldi ona pasa eta gozatu udaz!

IRTEERAK

PROIEKTUAK

martes, 16 de febrero de 2016

Matematikak lantzeko jolas gehiago

Zatiketak lantzen jardun garenez, hona hemen horiek lantzen jarraitzeko jolasak. Biderketak errepasatzen jarraitzeko eta buruzko kalkulurako ere jolasen bat edo beste jartzen dizkizuegu. Ikas dezatela jolastuz eta gozatuz!

BURUZKO KALKULUA
DENETARIKO ERAGIKETAK
BIDERKETAK
ZATIKETAK
ZATIKETAK1
ZATIKETAK2
ZATIKETAK3

sábado, 13 de febrero de 2016

HEZIKETA FISIKOKO KLASEETAN DANTZAK IKASTEN!!!

Oraingo honetan, heziketa fisikoko saioetan urtero lantzen diren dantzetako bi jartzen dizkizuegu ikusgai, Katadera eta Txulalai dantzak alegia. Begira nola mugitzen dituzten ipurdiak gure ikasleek!

martes, 12 de enero de 2016

EGIPTOKO MAKETAK!!

 Hemen duzue bigarren unitatean burututako proiektuaren bideoa! Gustora jardun dira beraien maketak sortzen eta osatzen, gozatu egin dute!

viernes, 13 de noviembre de 2015

EGIPTORA BIDAIATUZ...

Txanelako bigarren unitatean murgilduta gaude eta Egiptori buruz hainbat eta hainbat kontu ikasten gabiltza.
Proiektu eder bat ere sortzen goaz eta honekin batera, bertako lan ohiturak, historia eta hainbat informazio pilatzen goaz. Pentsa, egipziarrez idazten ere ikasten hari gara!! Hona hemen egipziarren alfabetoa, nola deitzen zaio?


Laster izango duzue gure proiektuaren berri! Egon adi!

miércoles, 28 de octubre de 2015

LEHENENGO UNITATEKO PROIEKTUA "NIRE TXOKO KUTTUNA"

Hemen duzue proiektua egiten jardun direneko eta amaitu duteneko argazkiekin osatutako bideotxoa. Ea zuen gustukoa den!

martes, 13 de octubre de 2015

EUSKAL HERRIA

Dakizuen bezala, gai honetan gure herria lantzen gabiltza, baina gure herria kokatzerako orduan, Euskal Herrian kokatu behar gara, bertako probintzia eta hiriburuak ezagutu eta Orio non kokatzen dugun ikasiz. Horregatik, Euskal Herriko mapa ikasten hasiak garenez, jolasten ikasteko, ondorengo jolasak jarriko ditugu.



EUSKAL HERRIKO PROBINTZIAK KOKATZEKO JARDUERAK

EUSKAL HERRIKO PROBINTZIA ETA HIRIBURUAK KOKATZEKO JARDUERAK

EUSKAL HERRIKO HIRIBURUAK LANTZEKO GURUTZEGRAMAK